61. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEIREKO ETA PITILLASKO LANGILEEN MANKOMUNITATEA

2020ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Beireko eta Pitillasko Udalen Borondatezko Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2020ko otsailaren 13an egindako bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen 2020. urteko plantilla organikoa.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235. artikuluari buruz xedatutakoarekin (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa).

Pitillasen, 2020ko martxoaren 6an.–Mankomunitateko burua, Pedro José Labari Elduayen.

Iragarkiaren kodea: L2003792