61. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEIREKO ETA PITILLASKO LANGILEEN MANKOMUNITATEA

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Beireko eta Pitillasko Langileen Mankomunitateak, 2020ko otsailaren 13an egin Batzar Nagusian, hasiera batez onetsi zituen Udalaren 2020ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuarekin.

Pitillasen, 2020ko martxoaren 6an.–Mankomunitateko burua, Pedro José Labari Elduayen.

Iragarkiaren kodea: L2003791