6. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2019ko abenduaren 18an hartua, Nafarroako Unibertsitate Publikoan irakaskuntzan, ikerkuntzan, administrazioan eta zerbitzuetan diharduten langileen 2020ko ekitaldiko kostuak baimentzen dituena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluari buruzko uztailaren 2ko 15/2008 Foru Legeak 5.d) artikuluan ezartzen duenez, Unibertsitateak, bere aurrekontua eta hura betetzeko arauak aurkeztearekin batera, Nafarroako Gobernuaren barrenean unibertsitate gaietarako eskumena duen departamentuaren aldeko txostena ere aurkeztu behar du, aurrekontuan sartutako langileen kostuari dagokionez.

Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak, 2019ko abenduaren 12an, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eskaeraren aldeko txostena eman zuen, 2020ko ekitaldiko langileen kostuak baimentzeari dagokionez.

Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 81.4 artikuluan ezartzen da kasuan kasuko autonomia erkidegoak baimendu beharko dituela administrazioan, zerbitzuetan, irakaskuntzan eta ikerkuntzan diharduten langileen kostuak.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 2020ko ekitaldiko I. kapituluko kostua, langileen ataleko gastuei dagokiena, baimentzea, unibertsitateak berak eskatuta. Kostu hori 63.812.918 eurokoa da guztira.

2. Nafarroako Unibertsitate Publikoari eskatzea baimendutako langileria gastuen kostuan (I. kapitulua) eragina duten administrazio egintza guztiak igortzeko.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Erabaki hau Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileari, Ekonomia, Plangintza eta Estrategia errektoreordeari eta Gizarte Kontseiluko buruari jakinaraztea, eta igortzea Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Unibertsitateko Zuzendaritza Nagusira, Unibertsitateko Zerbitzura eta Unibertsitateko Atalera.

Iruñean, 2019ko abenduaren 18an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F1916322