6. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRONKARIKO IBAXAREN BATZORDEA

2020rako aurrekontua. Hasierako onespena

Erronkariko Ibaxaren Batzordeak, 2019ko abenduaren 19an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2020rako aurrekontu orokor eta bakarra.

Dagokion espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten; aipatu epean inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da. Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Erronkarin, 2019ko abenduaren 20an.–Batzordeko burua, Jone Alastuey García.

Iragarkiaren kodea: L1916452