6. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTEKO ETA ESTERIBARKO UDALEN ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

1/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Uharteko eta Esteribarko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, 2019ko azaroaren 21eko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen 1/2019 aurrekontu-aldaketa egitea, 2019. urtekoa.

Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legearen 271.I artikuluan xedatua bete dadin, Idazkaritzan egonen da jendaurrean, 15 egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki taulan argitaratuz geroztik, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko erreklamazioak aurkez ditzaten.

Uharten, 2019ko abenduaren 10ean.– Mankomunitateko burua, Iñaki Crespo San José.

Iragarkiaren kodea: L1916057