6. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Ordenantzak aldatzeko behin betiko onespena

Eguesibarko Udalaren Osoko Bilkurak 2019ko azaroaren 5eko bilkuran honako ordenantza hauen hasiera bateko aldaketak onetsi zituen:

–Udalaren kirol instalazioen prezio publikoak arautzen dituena.

–Kirol ikastaroetan eta Udalaren kirol eskoletan irakaskuntza zerbitzua emateko tarifak arautzen dituena:

–Ordenantza fiskal orokorra.

Aldaketa horien hasierako onespenaren eta jendaurrean jartzearen legezko iragarkia argitara eman zen Nafarroako Aldizkari Ofizialaren 228. zenbakian, 2019ko azaroaren 19koan, eta Udalaren iragarki oholean. Jendaurrean jartzeko epean ez zen alegaziorik aurkeztu. Beraz, Nafarroako Toki Administrazioaren 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan, uztailaren 2koan, xedatutakoari jarraikiz, behin betiko onetsi dira, atxikirik dagoen testuarekin bat.

Eta hori guztia argitaratzen da Nafarroako Toki Administrazioaren 6/1990 Foru Legearen, uztailaren 2koaren, 325. eta 326. artikuluek eta aplikatzen ahal den gainerako legediak xedatutakoa betetzeko.

1.–KIROL IKASTAROETAN ETA UDALAREN KIROL ESKOLETAN IRAKASKUNTZA ZERBITZUA EMATEKO TARIFAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA.

–Izen berria eman zaio: “Eguesibarko kirol eskolen tarifak arautzen dituen ordenantza”.

–4. artikuluaren tarifen koadroan tarifa orokorra (B.1) aldatu denez, honako eduki hau izanen du hemendik aitzina:

KIROL
ESKOLAK

MOTOCROSS/ENDUROKO KIROL ESKOLA

Erroldatuak

119,20 euro

Nork bere motorra eramanik: 224,20 euro

Motorrik eraman gabe: 304,20 euro

Erroldatu gabeak

155 euro

Nork bere motorra eramanik: 292 euro

Motorrik eraman gabe: 396 euro

–Xedeari buruzko 2. artikulua aldatu ondoren, honela idatzi da: Tarifa hauen xedea izanen da Eguesibarko kirol eskoletan irakaskuntza zerbitzua ematea, baldin eta zerbitzua antolatzen duten eskola horiei Eguesibarko Udalak udal aretoren bat utzi badie eta/edo dirulaguntza bat eman badie.

2.–UDALAREN KIROL INSTALAZIOETARAKO ETA KIROL IKASTAROETARAKO PREZIO PUBLIKOEN ORDENANTZA

–4. artikuluaren B.1 ataleko zenbatekoak %0,9 gehitu dira, eta honela idatzi da artikulua:

B.1. Tarifa orokorra

B1.1. Sarbideetarako tarifa orokorra

Hasierako sarrera:

–Eguesibarren erroldaturikoak:

  • 0 eta 3 urte bitarteko kategorian: 0 euro.
  • 4 eta 13 urte bitarteko kategorian: 45,61 euro.
  • 14 eta 17 urte bitarteko kategorian: 149,99 euro.
  • 18 urtetik gorako kategoria: 187,52 euro.

–Eguesibarren erroldaturik ez daudenak:

  • 0 eta 3 urte bitarteko kategorian: 0 euro.
  • 4 eta 13 urte bitarteko kategorian: 51,71 euro.
  • 14 eta 17 urte bitarteko kategorian: 172,49 euro.
  • 18 urtetik gorako kategoria: 215,62 euro.

(*) Hasierako sarrera murrizten ahalko da, abonatuak eskuratzeko kanpainak egiten baitira. Izan ere, Gobernu Batzarraren bidez baldintzak eta murrizketak onetsiko dira, behar denean.

Udalaren Kirol Instalazioen hileko kuota:

–Eguesibarren erroldaturikoak:

  • 0 eta 3 urte bitarteko kategorian: 0 euro.
  • 4 eta 13 urte bitarteko kategorian: 4,84 euro.
  • 14 eta 17 urte bitarteko kategorian: 22,20 euro.
  • 18 urtetik gorako kategoria: 25,93 euro.

–Eguesibarren erroldaturik ez daudenak:

  • 0 eta 3 urte bitarteko kategorian: 0 euro.
  • 4 eta 13 urte bitarteko kategorian: 5,60 euro.
  • 14 eta 17 urte bitarteko kategorian: 25,53 euro.
  • 18 urtetik gorako kategoria: 29,82 euro.

Eguesibarko Udal Kiroldegiko abonatuen hileko kuota:

–Eguesibarren erroldaturikoak:

  • 0 eta 3 urte bitarteko kategorian: 0 euro.
  • 4 eta 13 urte bitarteko kategorian: 3,13 euro.
  • 14 eta 17 urte bitarteko kategorian: 14,18 euro.
  • 18 urtetik gorako kategoria: 16,45 euro.

Eguesibarko Udal Kiroldegiko udako txartela:

–Eguesibarren erroldaturikoak:

  • 0 eta 3 urte bitarteko kategorian: 0 euro.
  • 4 eta 13 urte bitarteko kategorian: 82,44 euro.
  • 14 eta 17 urte bitarteko kategorian: 113,71 euro.
  • 18 urtetik gorako kategoria: 146,20 euro.

–Eguesibarren erroldaturik ez daudenak:

  • 0 eta 3 urte bitarteko kategorian: 15,34 euro.
  • 4 eta 13 urte bitarteko kategorian: 123,70 euro.
  • 14 eta 17 urte bitarteko kategorian: 170,57 euro.
  • 18 urtetik gorako kategoria: 219,31 euro.

Udalaren Kirol Instalazioetako neguko txartela:

–Eguesibarren erroldaturikoak:

  • 18 urtetik gorako kategoria: 193,73 euro.

–Eguesibarren erroldaturik ez daudenak:

  • 18 urtetik gorako kategoria: 290,54 euro.

Udalaren Kirol Instalazioetako neguko txartela urtarriletik aurrera:

–Eguesibarren erroldaturikoak:

  • 18 urtetik gorako kategoria: 116,29 euro.

–Eguesibarren erroldaturik ez daudenak:

  • 18 urtetik gorako kategoria: 174,46 euro.

Udalaren Kirol Instalazioen aldi baterako bajaren urteko kuota:

–Eguesibarren erroldaturikoak:

  • 0 eta 3 urte bitarteko kategorian: 0 euro.
  • 4 eta 13 urte bitarteko kategorian: 4,84 euro.
  • 14 eta 17 urte bitarteko kategorian: 22,20 euro.
  • 18 urtetik gorako kategoria: 25,93 euro.

B.1.2. Noizean behingo sarreren tarifa orokorra.

Eguneko sarrera:

–Eguesibarren erroldaturikoak:

  • 0 eta 3 urte bitarteko kategorian: 0 euro.
  • 4 eta 13 urte bitarteko kategorian: 6,65 euro.
  • 14 eta 17 urte bitarteko kategorian: 8,85 euro.
  • 18 urtetik gorako kategoria: 10,50 euro.

–Eguesibarren erroldaturik ez daudenak:

  • 0 eta 3 urte bitarteko kategorian: 1,10 euro.
  • 4 eta 13 urte bitarteko kategorian: 10 euro.
  • 14 eta 17 urte bitarteko kategorian: 13,25 euro.
  • 18 urtetik gorako kategoria: 15,80 euro.

Adeitasunezko sarrera:

  • 0 eta 3 urte bitarteko kategorian: 0 euro.
  • 4 eta 13 urte bitarteko kategorian: 3,05 euro.
  • 14 eta 17 urte bitarteko kategorian: 4,05 euro.
  • 18 urtetik gorako kategoria: 5,05 euro.

Kirol erreserba: laguntzailearen sarrera:

  • Astegunetako eta asteburuetako goizak: 3,10 euro.
  • Astegunetako arratsaldeak: 6,15 euro.

Instalazioetako abonatuen zaindari arduradunendako hamabostaldi baterako abonamendua.

  • 18 urtetik gorako kategoria: 13,12 euro.

Kirol errezeta bidez agindutako hidroterapia erabiltzea:

–Eguesibarren erroldaturikoak:

  • Tratamendua 8,10 euro.

–Eguesibarren erroldaturik ez daudenak:

  • Tratamendua 16,15 euro.

B.1.3. Aretoak alokatzeko tarifa orokorra.

Kirol aretoak:

–Pilotalekua:

  • Pilotalekua, ordubetea: 5,15 euro.
  • Pilotalekuko argia, ordubetea: 2,45 euro.

–Sarrigurengo Kirol Hiriko tenis pistak:

  • Tenis pista, ordubetea: 1 euro.
  • Tenis pistako argia, ordubetea: 1 euro.

–Eguesibarko Udal Kiroldegiko tenis pistak:

  • Tenis pista, ordubetea: 4,10 euro.
  • Tenis pistako argia, ordubetea: 2,45 euro.

–Eguesibarko Udal Kiroldegiko kiroldegi pista:

  • Kiroldegi pista, ordubetea: 53,05 euro.
  • Kiroldegi pistako argia, ordubetea 2,45 euro.

–Padel pistak:

  • Padel pista, ordubetea: 1 euro.
  • Padel pistako argia, ordubetea: 1 euro.

–Futbol zelaia:

  • Zelai osoa, ordubetea: 103,12 euro.
  • Zelaiko argia, ordubetea 10,30 euro.

–Igerilekua:

  • Kale bat, ordubetea: 36,27 euro.

–Muskulazio aretoa:

  • Eguesibarko Udalaren Kiroldegiko muskulazio gela, hilabetea: 6,15 euro.
  • Card girus aretoa: 1,10 euro.
  • Card girus aretoaren 7 saioko txartela: 5,65 euro.

–Jarduera gela:

  • Jarduera gela, ordubetea: 57,21 euro.

Kirol aretoak jarraian erabiliz gero, deskontuak eginen dira tarifan, baldin eta Udalak onetsitako deialdiak arauturik badago.

B.1.4. Beste areto batzuk alokatzeko eta salmentarako tarifa orokorra.

Beste areto batzuk:

–Bilera gela:

  • Ordubeteko alokairua: 10,05 euro.
  • Alokairuaren bigarren ordua eta hurrengoak: 2,50 euro.

–Jantokia:

  • Erroldatuen urtebetetzeak: 23,20 euro.
  • Ordubeteko alokairua: 50,05 euro.
  • Alokairuaren bigarren ordua eta hurrengoak: 12,81 euro.

–Haur parkea:

  • Irekiera ordutegitik kanpoko ordubeteko alokairua: 13,80 euro.
  • Alokairuaren bigarren ordua eta hurrengoak: 6,95 euro.
  • Erroldaturik dagoen abonatu gabeko adingabearen sarrera: 2,55 euro.
  • Erroldaturik ez dagoen abonatu gabeko adingabearen sarrera: 3,85 euro.

–Beste batzuk:

–Txartelaren kopia: 3,10 euro.

–Ordainagiri itzulia: 3,73.

–Solariumeko betaurrekoak: 1,85 euro.

–Oihalezko txanoa: 2,60 euro.

–Silikonazko txanoa: 3,05 euro.

–Armairuaren urtebeteko alokairua: 102,10 euro.

–Txartela zintzilikatzekoa: 2,25 euro.

–Padeleko pala alokatzea: 1 euro.

–Teniseko 3 pilota alokatzea: 1 euro.

–Askaldegiko urtebetetzerako sarrera: 1 euro.

–Technogymeko giltzaren fidantza: 20,40 euro.

–Solariuma, abonatuaren saioa: 4,40 euro.

–Solariuma, abonatuaren 10 saio: 32,70 euro.

–Solariuma, abonatu gabearen saioa: 5,45 euro.

–Solariuma, abonatu gabearen 10 saio: 44 euro.

Kirol aretoak jarraian erabiliz gero, deskontuak eginen dira tarifan, baldin eta Udalak onetsitako deialdiak arauturik badago.

B.1.5. Kirol ikastaroen tarifa orokorra.

–Urtebeteko kirol ikastaroak, 16 laguneko taldea gutxienez:

  • Abonatuak: 136,35 euro.
  • Abonatu gabeko erroldatuak: 177,25 euro.
  • Orokorra: 269,40 euro.

–Urtebeteko kirol ikastaroak, 0 eta 16 urte bitartekoak, 15 laguneko taldea gutxienez:

  • Abonatuak: 118,05 euro.
  • Abonatu gabeko erroldatuak: 108,05 euro.
  • Orokorra: 236,10 euro.

–Urteko kirol sustapeneko ikastaroak, kiroletarako ez diren aretoetan:

(2 saio astean):

  • Erroldatuak: 118,05 euro.
  • Erroldatu gabeak: 153,40 euro.

(saio bat astean):

  • Erroldatuak: 67,60 euro.
  • Erroldatu gabeak: 90,81 euro.

–Igeriketa, 30 minutuko 10 saio:

  • Abonatuak: 38,05 euro.
  • Abonatu gabeko erroldatuak: 49,45 euro.
  • Orokorra: 76,10 euro.

–Igeriketa, 45 minutuko 10 saio:

  • Abonatuak: 45,56 euro.
  • Abonatu gabeko erroldatuak: 59,25 euro.
  • Orokorra: 91,05 euro.

–Tenisa, ordubeteko 10 saio, 8 lagun taldean gutxienez:

  • Abonatuak: 44,80 euro.
  • Abonatu gabeko erroldatuak: 58,25 euro.
  • Orokorra: 89,60 euro.

–Tenisa, ordubeteko 10 saio, 6 lagun taldean gutxienez:

  • Abonatuak: 64,50 euro.
  • Abonatu gabeko erroldatuak: 83,75 euro.
  • Orokorra: 128,85 euro.

–Tenisa, 45 minutuko 10 saio, 6 lagun taldean gutxienez:

  • Abonatuak: 48,05 euro.
  • Abonatu gabeko erroldatuak: 62,40 euro.
  • Orokorra: 96 euro.

–Padela, ordubeteko 10 saio, 6 lagun taldean gutxienez:

  • Abonatuak: 88,70 euro.
  • Abonatu gabeko erroldatuak: 115,35 euro.
  • Orokorra: 177,45 euro.

–Padela, ordubeteko 10 saio, 4 lagun taldean gutienez:

  • Abonatuak: 95,05 euro.
  • Abonatu gabeko erroldatuak: 123,60 euro.
  • Orokorra: 190,15 euro.

–Entrenatzaile pertsonala:

  • Banakako ordua: 39,20 euro.
  • Ordubetea, 2 erabiltzaile: 28,91 euro.
  • Ordubetea, 3 erabiltzaile: 26,23 euro.

–Uretako neuroterapia:

  • 0 eta 16 urte bitartekoak. Hileko kuota: saio bat asteko.
  • Abonatuak: 25,25 euro.
  • Abonatu gabeko erroldatuak: 33,30 euro.
  • Orokorra: 50,45 euro.
  • 16 urtetik gorakoak. Hileko kuota: saio bat asteko.
  • Abonatuak: 40,35 euro.
  • Abonatu gabeko erroldatuak: 53 euro.
  • Orokorra: 80 euro.

–Kiroleko abonamendu aktiboa:

  • Kirol instalazioetako kuota duen abonatua.
  • 3 hilabeteko abonamendua: 84,20 euro.
  • 6 hilabeteko abonamendua: 126,65 euro.
  • 9 hilabeteko abonamendua: 164,60 euro.
  • Udalaren Kirol Instalazioetako neguko abonatua.
  • 3 hilabeteko abonamendua: 101,30 euro.
  • 6 hilabeteko abonamendua: 151,95 euro.
  • 9 hilabeteko abonamendua: 197,50 euro.

–Kiroleko abonamendu aktiboa gazteendako:

  • Abonatua: 3 hilabeteko abonamendua: 30,30 euro.
  • Abonatu gabeko erroldatuak: 3 hilabeteko abonamendua: 39,35 euro.

B.1 6. Kirol ikastaroetarako tarifa berezia.

–Bihotz osasunerako hileko abonamendua:

  • Abonatua. 2,15 euro.
  • Abonaturik gabeko erroldatua: 6,65 euro.
  • Eguesibarren erroldatu gabeak: 13,30 euro.

–Mendekotasuna duten pertsonendako gimnasiako abonamendua hiru hilerako:

  • Erroldatua: 11 euro.

3.–ORDENANTZA FISKAL OROKORRA

14.3 artikuluari paragrafo berri hau erantsi zaio azken aurreko paragrafoaren eta azken hirugarren paragrafoaren artean:

“Hobari honen onura izateko, pertsona erroldatutzat hartuko dira hobaria eskatzen den datatik edo, behar denean, jaiotzetik urtebeteko epe jarraituan Eguesibarren erroldaturik dauden pertsonak.”

Eguesibar, 2020ko urtarrilaren 8a.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L1916586