6. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TULEBRAS

2020rako ordenantza eta igorpenak. Behin betiko onespena

Tulebrasko Udalak, 2019ko urriaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ordenantza fiskala aldatzea 2020ko ekitaldirako.

2019ko 207. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara iragarkia, urriaren 18an, eta ezarritako hogeita hamar eguneko epean inork ez du aurkeztu espedientearen aurkako erreklamaziorik, kexarik edo oharrik.

Horrenbestez, hasierako erabakia behin betikoa bilakatu da eta hura Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara, 2020rako aurreikusitako aldaketarekin batean, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan. 2020ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra espediente honek.

Gainbalioa: balio-gehikuntza sortzen den unean, lurren eskualdaketaren gainean aplikatu beharreko koefizienteak eta tasak izanen dira Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarrita dauden eta indarra duten gehienekoak.

Tulebrasen, 2019ko abenduaren 10ean.–Alkatea, Andrés Planillo Torres.

Iragarkiaren kodea: L1915986