6. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS

Ikerketa espedientea herri-lurretako 1. poligonoko 279. lurzatian. Hasierako onespena

Tebasko Kontzejuko Batzarrak, 2019ko abenduaren 16an egin bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

Lehena.–Abian jartzea “Tebasko herri-lurretako 1. poligonoko 279. lurzatian pasatzeko zer eskubide, zer karga, eta abar dauden zehazteko ikerketa espedientea”, eta horretarako onestea Apesteguía Elso legelariak prestatu duen “Aurretiko txosten-memoria”, 2019ko azaroaren 21ekoa.

Bigarrena.–Onestea espedientea izapide dadin urriaren 18ko 280/90 Foru Dekretuaren 40., 41. eta hurrengo artikuluetan jasorik dagoenari jarraikiz (Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamendua onesten duen foru dekretua).

Hirugarrena.–Erabaki honen edukia jasotzen duen iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta haren ale bat ikusgai jartzea Tebasko Kontzejuaren iragarki taulan hamabost egun baliodunean. Espedienteak ukituak direnek hilabeteko epea izanen dute, iragarki taulako aipatu jendaurreko aldia bukatu eta biharamunetik aurrera, idatziz alegatzeko beren eskubidearen alde egokia iruditzen zaien guztia Tebasko Kontzekuaren aurrean, beren alegazioen oinarritzat hartzen dituzten agiriekin batera.

Laugarrena.–Ezartzea, alegazioak aurkezteko aipatu epea iragan eta gero, espedientea izapidetzen jarrai dadila eta 280/90 Foru Dekretuaren 41. artikuluan xedaturiko jarduketak gauza daitezela (Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamendua onesten duen foru dekretua), honela:

1.–Tebasko Kontzejuko buruaren ebazpen baten bidez, hasiera emanen zaio frogaldi bati, eta hark iraun bitartean elementu hauek onartuko dira:

a) Zuzenbidearen arabera emaniko agiri publiko judizialak, notario-agiriak edo agiri administratiboak.

b) Perituen azterketa eta irizpena.

c) Lekukoen deklarazioa. Notarioek eta artxibozainek lekukotzak eta ziurtagiriak igorri aurretik, epailaren agindua eta interesdunen zitazioa beharko dira, edo Fiskaltzarena, beharrezkoak balira.

2.–Bidezko frogak egin eta gero, Apesteguía Elso legelariak balioztatu eginen ditu, eta “2. txosten-memoria. Frogaldiaren ondoriozkoa” prestatuko du eginiko frogei buruz.

3.–Tebasko Kontzejuko buruaren ebazpen baten bidez, erabakiko da espedientea ikusgai jartzea, hamar egun baliodunean, ikerketak ukitzen dituen eta espedientean agertu diren pertsonendako, epe horretan beren eskubidearen alde egokia iruditzen zaien guztia alega dezaten.

4.–Alegaziorik jasotzen bada, Apesteguía Elso legelariak halakoak balioztatu eginen ditu, eta “3. txosten-memoria. Azkena” prestatuko du, bertan jasota ikerketa-espedientearen izapidetzearen ondorioak eta Tebasko Kontzejuko Batzarrarendako erabaki-proposamena.

5.–Tebasko Kontzejuko Batzarrak azken erabakia hartuko du “Tebasko herri-lurretako 1. poligonoko 279. lurzatian pasatzeko zer eskubide, zer karga, eta abar dauden zehazteko ikerketa espedientea” deritzonari buruz, bidezkoa den erakoa.

6.–Erabaki hau igortzea, bide fede-emailea erabiliz, espedienteak ukitzen dituen eta ezagunak edo identifikagarriak diren pertsonei.

Tebasen, 2019ko abenduaren 16an.–Kontzejuko burua, Leire Martínez Carneiro.

Iragarkiaren kodea: L1916405