6. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIGORRIA

15/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2019ko 235. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 28an, hamabosgarren aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin (aipatu foru dekretuak aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea garatzen du).

–GASTUAK:

6. kapitulua: 2.755,46.

Guztira: 2.755,46.

–DIRU-SARRERAK:

8. kapitulua: 2.755,46.

Guztira: 2.755,46.

Mendigorrian, 2019ko abenduaren 24an.–Alkate udalburua, Eunate López Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L1916574