6. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Mendabiako Udalak, 2019ko abenduaren 27an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea 2020ko ekitaldi ekonomikoko aurrekontu orokor eta bakarra.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuaren arabera.

Alegaziorik aurkezten ez bada, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, aipatutako jendaurreko aldia iragandakoan, eta kapituluka laburtuta argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Mendabian, 2019ko abenduaren 27an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L1916799