6. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

2020rako karga-tasak

Irunberriko Udalak, 2019ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, erabaki zuen ezartzea, 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera indarra izan dezaten, ondotik aipatzen diren karga-tasak eta ponderazio indizeak, era berean aipatzen diren udal zergei dagozkienak:

–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: karga-tasa, %0,338.

–Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: karga-tasa, %0,80.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga (EIOZ): karga-tasa, %4,7.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga (EJZ): karga-tasa: 1,40.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak finkatzea, lurren balioaren gainean aplikatzeko.

Honako karga-tasa hauek onestea, balio-gehikuntza sortzen den epearen araberakoak, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren likidazioaren ondorioetarako, eta ondorioak 2020. urteko urtarrilaren 1ean hasita.

BALIO-GEHIKUNTZAREN SORTZEALDIA (URTEAK)

TASAK

Urte 1etik behera, -1-2-3

%12

4-5-6-7-8-9-10-11-12-13-14-15

%25

16-17

%17

18-19-20 urte edo gehiago

%12

Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki-taulan argitaratuko da, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek 30 eguneko epea izan dezaten espedientea aztertzeko. Epe hori igaro eta inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, zerga-tasak behin betiko onetsitzat joko dira.

Irunberrin, 2019ko abenduaren 20an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L1916493