6. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Lesakako Udalak, 2019ko abenduaren 20an eginiko Osoko Bilkuran, honako erabaki hauek hartu ditu, bertzeak bertze:

1) Hasiera batean onestea Lesakako Udaleko 2020. urterako aurrekontu orokor eta bakarra, baita hura betearazteko oinarriak ere. Gastuak eta diru-sarrerak 2.904.530,00 euroko kopuruan orekatuta daude. Andra Mari Zahar-Etxea Erakunde Autonomoarenak, berriz, 907.000,00 euroko kopuruan orekatuta daude.

2) Espedientea udal-idazkaritzan ikusgai edukitzea, hamabortz egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki-taulan iragarri eta gero, herritarrek edota interesdunek espedientea aztertu eta egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Lesakan, 2019ko abenduaren 24an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L1916588