6. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

2019ko aurrekontuko 6tik 14ra bitarteko aldaketak. Hasierako onespena

Goizuetako Udalak, 2019ko abenduaren 19an egindako osoko bilkuran, idazkari kontu-hartzailearen txostena ikusirik, aho batez onetsi zuen hasiera batez 2019ko aurrekontu orokor eta bakarraren kreditu berezia eta gehigarria sortzeko espedientea.

Espediente hori ikusgai egonen da Udal Idazkaritzan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholean argitaratu ondoko hamabost egun balioduneko epean, herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Jendaurrean egoteko epea iraganik alegaziorik aurkezten ez bada, behin betiko onetsitzat hartuko da aurrekontuaren aldaketa.

Aditzera ematen da, martxoaren 10eko Toki Ogasunak arautzen dituen 5/1995 Foru Legearen 212. artikuluak eta hurrengoek xedatzen dutena bete dadin.

Goizuetan, 2019ko abenduaren 20an.–Alkatea, Unai Miranda Berroeta.

Iragarkiaren kodea: L1916534