6. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EUGI

Lurren okupazioaren onespena, Legua Acotada mendian,
Eugiko mugapean, Magnesitas Navarras SAk zundaketak
egin ditzan. Jendaurrean jartzea

Ollarmendiko Komunitateko Batzarrak, 2019ko abenduaren 17an egin bilkuran, erabaki hau hartu zuen aho batez:

Ikusirik Magnesitas Navarras SAk aurkezturiko idazkia, Legua Acotada mendian eta Eugiko mugapean herri-lur batzuk aldi baterako okupatzeko baimena eskatzekoa, Rafaeles sektorean zundaketak egiteko xedez, eta ikusirik Erroko, Zilbetiko eta Eugiko kontzejuek hartu dituzten erabakiak, honako hau erabakitzen da:

1. Hasiera batez onestea Eugiko 6.520 m² lur aldi baterako okupatzea, programaturiko zundaketak egin daitezen, gehienez ere 10 hilabeteko epean. Okupazio horrek Eugiko mugapeko 41. poligonoko 2. lurzatiko B azpilurzatia ukituko du.

2. Okupazioa arautuko duen baldintza agiria onestea.

3. Erabaki hau jendaurrean jartzea, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Ollarmendiko Komunitateko Batzarraren iragarki taulan argitaratu eta gero, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

4. Harturiko erabakia Nafarroako Gobernuko Herri-lurren Atalari igortzea, jendaurreko aldia iragan ondoren.

Erron, 2019ko abenduaren 18an.–Mankomunitateko burua, Iñaki Echeberria Buldain.

Iragarkiaren kodea: L1916306