6. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

71/2019 EBAZPENA, abenduaren 13koa, Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, industria segurtasunaren arloko lanbide gaikuntza eta txartel profesionalak lortzeko proben 2020ko deialdia onesten duena.

Maiatzaren 7ko 560/2010 Errege Dekretuak eta martxoaren 5eko 249/2010 Errege Dekretuak industria segurtasunaren arloko erregelamenduzko zenbait arau eta energiaren eta meategien gaineko zenbait xedapen aldatu zituzten, arau-xedapen horiek egokitzeko, batetik, azaroaren 23ko 17/2009 Legera (zerbitzu jardueretan libreki sartu eta horietan aritzeari buruzkoa), eta bestetik, abenduaren 22ko 25/2009 Legera (zenbait lege aldatzen dituena zerbitzu jardueretan libreki sartu eta horietan aritzeari buruzko Legera egokitzeko asmoz).

Maiatzaren 7ko 560/2010 Errege Dekretuaren hamaikagarren, hamahirugarren eta hamaseigarren artikuluetan bildu dira profesionalek bete behar dituzten baldintzak petrolio-produktu likidoen instalatzaile edo konpontzaile gisa, gas-instalatzaile gisa eta galdaretako operadore industrial gisa aritzeko; artikulu horietan aurreikusitako aukerabideetako bat da azterketa bat gainditzea, autonomia erkidegoan eskumena duen organoak prestatua. Errege dekretu horren zortzigarren artikuluan, orobat, zenbait bide jasotzen dira dorre-garabiko operadoreen txartela lortzeko. Artikulu horretan ezartzen da zein kasutan den beharrezkoa azterketa bat gainditzea.

Martxoaren 5eko 249/2010 Errege Dekretuaren bigarren artikuluan ezartzen da zein egoeratan egon behar duten profesionalek eraikinetako instalazio termikoen txartel profesionala lortzeko. Artikulu horretan aurreikusten da zein kasutan den beharrezkoa azterketa bat gainditzea autonomia erkidegoan eskumena duen organoaren aurrean.

Bestalde, industria segurtasunaren arloko profesionalak Nafarroako Foru Komunitatean egiaztatzeko prozedura arautzen duen ekainaren 30eko 291/2011 Foru Aginduaren bosgarren artikuluan ezarrita dago azterketak egiteko eta gaikuntza lortzeko prozedura.

Xedapen horiek betetzeko asmoz, bidezkoa da industria segurtasunaren arloko lanbide gaikuntza eta txartel profesionalak lortzeko 2020. urterako deialdi hau onestea.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Industria segurtasunaren arloko lanbide gaikuntza eta txartel profesionalak lortzeko proben 2020ko deialdia onestea.

2. Deialdi hori arautuko duten oinarriak eta betebeharrak, ebazpen honen eranskinetan ageri direnak, onestea.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2019ko abenduaren 13an.–Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Yolanda Blanco Rodríguez.

I. ERANSKINA

Oinarriak

Lehena.–Xedea.

Ebazpen honen xedea proben deialdia egitea da honako hauek lortzeko gaitasun azterketak egiteko:

–Galdaretako operadore industrialen lanbide gaikuntza.

–Gas-instalatzailea (A, B eta C kategoriak).

–Petrolio-produktu likidoen instalatzailea edo konpontzailea (I., II. eta III. kategoriak).

–Garabi-dorreko operadoreen txartela.

–Garabi mugikor autopropultsatuko operadoreen txartela (A eta B kategoriak).

–Eraikinetako instalazio termikoen arloko txartel profesionala.

Bigarrena.–Izena ematea.

1. Izena eman nahi dutenek inskripzio eskabide bat aurkeztu beharko dute ezarritako epean, ebazpen honen II. eranskineko ereduaren araberakoa, egin nahi duten azterketa bakoitzeko.

Inskripzioa honela egiten ahalko da:

–Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuko erregistro bulegoetan, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako lekuetan. Eskubide hori erabiliz, eskaera posta bidez igortzen bada, gutun-azal irekian aurkeztuko da, Posta Zerbitzuko funtzionarioak data eta zigilua jar ditzan gutuna ziurtatu baino lehen.

–Telematikoki: www.nafarroa.eus web-orritik (bilatzailea: “industria segurtasuneko 2020ko azterketak”).

Azterketa egiteko inskripzio bakoitzeko, dagokion tasa ordaindu beharko da azterketa eskubideengatik; tasa ordaindu izanaren frogagiria aurkeztu beharko da inskripzio eskabidearekin batera. Ordaindu ezean, izangaia baztertuko da.

Tasa ordaindu izanaren frogagiria aurkezteak ez du inola ere aldatuko inskripzio eskabidea behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.

Tasa itzultzea, interesdunak eskaturik, bidezko izanen da, bakar-bakarrik, bitan ordaindu bada.

2. 2020. urtean hiru epe izanen dira izena emateko:

Izena emateko lehenbiziko epea (soil-soilik garabi mugikor autopropultsatuko operadorearen azterketarako): eskabidea eta ordainagiria 2020ko urtarrilaren 20tik 31ra aurkeztu beharko dira, biak barne.

Izena emateko bigarren epea (azterketa guztietarako, garabi mugikor autopropultsatuko operadorearena izan ezik): eskabidea eta ordainagiria 2020ko martxoaren 1etik 15era aurkeztu beharko dira, biak barne.

Izena emateko hirugarren epea (azterketa guztietarako): eskabidea eta ordainagiria 2020ko irailaren 1etik 15era aurkeztu beharko dira, biak barne.

Hirugarrena.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

Eskabideak aurkezteko epea bukatuta eta 10 egun balioduneko gutxieneko epean, onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda argitara emanen da www.nafarroa.eus webgunean (bilatzailea: “industria segurtasunaren arloko 2020ko azterketak) eta Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko iragarki taulan (Tomás Caballero parkea 1-5. solairua, Iruña).

Bazterturik gelditu direnek bost egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrendak argitaratzen direnetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, horiek zuzentzeko.

Erreklamazioak ebatzi ondoren, onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda argitaratuko da, azterketak egiteko eguna, ordua eta tokia adierazita.

Izangaiak onartuen behin betiko zerrendetan sartzeak ez dakar inola ere Administrazioak horrekin aitortzea deialdiaren oinarrietan eta kasuan kasuko erregelamenduetan eskatzen diren baldintzak betetzen dituztela.

Laugarrena.–Kalifikazio epaimahaia.

Hauexek izanen dira kalifikazio epaimahaiko kideak:

–Epaimahaiko burua: Laura Larraya Irigoyen, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezkoa: Fernando Señas Bea, Meategien Ataleko burua.

–Epaimahaikidea: David Carabantes Bernal, Enpresen Erregistroaren eta Industria Segurtasunaren Ataleko burua.

Ordezkoa: Iñaki Ayesa Zubiri, Azpiegitura Energetikoen Ataleko burua.

–Epaimahaikidea: Gabriel Viedma Moreno, Ikuskapen Bulegoko burua.

Ordezkoa: María Jesús Les Delgado, Enpresen Erregistroaren eta Industria Segurtasunaren Atalari atxikitako industria ingeniari teknikoa.

–Epaimahaikidea: Pilar Baztán Iriarte, Enpresen Bulegoko burua.

Ordezkoa: Yolanda Tofiño Alba, Enpresen Erregistroaren eta Industria Segurtasunaren Atalari atxikitako administraria.

–Idazkaria: Ana Sainz Jiménez, administrazio publikoko teknikaria.

Ordezkoa: Isabel Akerreta Larraz, Laguntza Juridikoaren Ataleko burua.

Epaimahaiko buruak deialdia egin ondoren, epaimahaia eratuko da baldin eta kideen gehiengo soila bertaratzen bada, titularrak nahiz ordezkoak izan. Bilkura horretan, epaimahaiak behar diren erabakiak hartuko ditu probak behar bezala gara daitezen.

Bosgarrena.–Proben garapena eta edukia.

1. Azterketa teorikoa:

Azterketetan inskribatu direnek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo legez onartua den beste edozein dokumentu, identitatea behar adina frogatzen duena, eraman beharko dute probak egiterakoan. Azterketatik bazterturik geldituko dira adierazten diren egun, ordu eta tokietan agertzen ez diren izangaiak, arrazoia edozein dela ere, edo identitatea behar bezala frogatzen ez dutenak.

Azterketak test moduko 40 galdera izanen ditu, ebazpen honen III. eranskinean ezarritako edukiei buruzkoak. Galderetako bakoitzak hiru erantzun alternatibo izanen ditu, eta erantzun zuzenak puntu batekin baloratuko dira, eta okerrak, erantzun gabeak edo erantzun bat baino gehiago dauzkatenak, berriz, ez dira puntuatuko, ez positiboki ez negatiboki.

Azterketa gainditzeko 32 puntu lortu behar dira gutxienez.

Proba hori egiteko, ordubete izanen da.

Proba egiteko ez da inolako kalkulagailurik erabiltzen ahalko, ez eta sakelako telefonorik edo bestelako materialik ere, bolaluma urdina edo beltza izan ezik.

2. Azterketa praktikoa (soil-soilik garabi mugikor autopropultsatuko operadoreentzat, A eta B kategoriak):

Aldez aurretik azterketa teorikoa gainditu dutenak baizik ez dira onartuko azterketa praktikoa egiteko.

Azterketetan inskribatu direnek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo legez onartua den beste edozein dokumentu, identitatea behar adina frogatzen duena, eraman beharko dute probak egiterakoan.

Horrekin batera, azterketa praktikoa egin aurretik, izena eman dutenek frogatu beharko dute ikastaro teoriko-praktiko bat gainditu dutela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak kreditatutako entitate batean hura egin ondoren, 837/2003 Errege Dekretuaren VII. eranskinean ezarritakoaren arabera.

Azterketatik bazterturik geldituko dira adierazten diren egun, ordu eta tokietan agertzen ez diren izangaiak, arrazoia edozein dela ere, edo identitatea behar bezala frogatzen ez dutenak.

Azterketak epaimahaiak ezartzen dituen moduan eta tokian eginen dira, eta www.nafarroa.eus webgunean (bilatzailea: “industria segurtasuneko 2020ko azterketak”) iragarriko da.

Seigarrena.–Aprobatu duten izangaien zerrenda eta erreklamazioak.

Ariketen kalifikazioa bukatuta, gai eta ez-gai direnen eta aurkeztu ez direnen behin-behineko emaitzak argitaratuko dira www.nafarroa.eus webgunean (bilatzailea: “industria segurtasuneko 2020ko azterketak”) eta Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko iragarki oholean (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua, Iruña).

Behin-behineko emaitzak argitaratu ondoren, 5 egun balioduneko epea emanen da erreklamazioak aurkezteko. Erreklamazioak ebatzi ondoren, Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak behin betiko zerrenda onesteko ebazpena emanen du eta argitaratuko da. Ebazpen horren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean argitaratu eta biharamunetik hasita.

II. ERANSKINA

Eskabidea, industria segurtasunaren arloko profesionalaren txartela edo gaikuntza lortzeko azterketan onartua izateko (PDFa).

III. ERANSKINA

Gai-zerrenda

Azterketa: galdaretako operadore industriala.

Presiozko ekipamenduen Erregelamendua eta haien jarraibide tekniko osagarriak onetsi zituen abenduaren 12ko 2060/2008 Errege Dekretuaren EP-1 JTOaren II. eranskina (maiatzaren 7ko 560/2010 Errege Dekretuak partez aldatua).

Azterketa: gas instalatzailea, A kategoriakoa.

Beharrezkoak diren gutxieneko ezagutzak dira gas erregaien banaketa eta erabilerarako Erregelamendu Teknikoaren ICG-09 JTOaren 1. eranskineko 1. puntuan adierazitakoak. Erregelamendu hori uztailaren 28ko 919/2006 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen.

Azterketa: gas-instalatzailea, B kategoriakoa.

Beharrezkoak diren gutxieneko ezagutzak dira gas erregaien banaketa eta erabilerarako Erregelamendu Teknikoaren ICG-09 JTOaren 1. eranskineko 2. puntuan adierazitakoak. Erregelamendu hori uztailaren 28ko 919/2006 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen.

Azterketa: gas instalatzailea, C kategoriakoa.

Beharrezkoak diren gutxieneko ezagutzak dira gas erregaien banaketa eta erabilerarako Erregelamendu Teknikoaren ICG-09 JTOaren 1. eranskineko 3. puntuan adierazitakoak. Erregelamendu hori uztailaren 28ko 919/2006 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen.

Azterketa: petrolio-produktuen instalatzailea, I. kategoriakoa.

Petrolio instalazioen Erregelamendua, urriaren 20ko 2085/1994 Errege Dekretuaren bidez onetsia.

Norberaren erabilerarako petrolio-instalazioei buruzko MI-IP03 jarraibide tekniko osagarria, apirilaren 8ko 365/2005 Errege Dekretuaren bidez onetsia.

Ibilgailuak hornitzeko instalazioei buruzko MI-IP 04 jarraibide tekniko osagarria, petrolio instalazioen erregelamenduaren zenbait alderdi ere arautzen dituena, uztailaren 7ko 706/2017 Errege Dekretuaren bidez onetsia.

Petrolio-produktu likidoen instalatzaile edo konpontzaileei eta enpresa instalatzaile edo konpontzaileei buruzko MI-IP05 jarraibide tekniko osagarria, apirilaren 8ko 365/2005 Errege Dekretuaren bidez onetsia.

Azterketa: petrolio-produktuen instalatzailea, II. kategoriakoa.

Petrolio instalazioen Erregelamendua, urriaren 20ko 2085/1994 Errege Dekretuaren bidez onetsia.

Birfindegiei buruzko MI-IP01 jarraibide tekniko osagarria, urriaren 20ko 2085/1994 Errege Dekretuaren bidez onetsia.

Petrolio likidoak biltegiratzeko parkeei buruzko MI-IP02 jarraibide tekniko osagarria, urriaren 20ko 2085/1994 Errege Dekretuaren bidez onetsia.

Norberaren erabilerarako petrolio-instalazioei buruzko MI-IP03 jarraibide tekniko osagarria, apirilaren 8ko 365/2005 Errege Dekretuaren bidez onetsia.

Ibilgailuak hornitzeko instalazioei buruzko MI-IP 04 jarraibide tekniko osagarria, petrolio instalazioen erregelamenduaren zenbait alderdi ere arautzen dituena, uztailaren 7ko 706/2017 Errege Dekretuaren bidez onetsia.

Petrolio-produktu likidoen instalatzaile edo konpontzaileei eta enpresa instalatzaile edo konpontzaileei buruzko MI-IP05 jarraibide tekniko osagarria, apirilaren 8ko 365/2005 Errege Dekretuaren bidez onetsia.

Azterketa: petrolio-produktuen konpontzailea, III. kategoriakoa.

Petrolio instalazioen Erregelamendua, urriaren 20ko 2085/1994 Errege Dekretuaren bidez onetsia.

Birfindegiei buruzko MI-IP01 jarraibide tekniko osagarria, urriaren 20ko 2085/1994 Errege Dekretuaren bidez onetsia.

Petrolio likidoak biltegiratzeko parkeei buruzko MI-IP02 jarraibide tekniko osagarria, urriaren 20ko 2085/1994 Errege Dekretuaren bidez onetsia.

Norberaren erabilerarako petrolio-instalazioei buruzko MI-IP03 jarraibide tekniko osagarria, apirilaren 8ko 365/2005 Errege Dekretuaren bidez onetsia.

Ibilgailuak hornitzeko instalazioei buruzko MI-IP 04 jarraibide tekniko osagarria, petrolio instalazioen erregelamenduaren zenbait alderdi ere arautzen dituena, uztailaren 7ko 706/2017 Errege Dekretuaren bidez onetsia.

Petrolio-produktu likidoen instalatzaile edo konpontzaileei eta enpresa instalatzaile edo konpontzaileei buruzko MI-IP05 jarraibide tekniko osagarria, apirilaren 8ko 365/2005 Errege Dekretuaren bidez onetsia.

Petrolio-produktu likidoak biltegiratzeko tankeak zerbitzutik kanpo uzteko prozedurari buruzko MI-IP06 jarraibide tekniko osagarria, abenduaren 1eko 1416/2006 Errege Dekretuaren bidez onetsia.

Petrolio-produktu likidoak biltegiratzeko tankeak zerbitzutik kanpo uzteko prozedurari buruzko UNE 53991 Araua.

Azterketa: dorre-garabiko operadorea.

836/2003 Errege Dekretua, ekainaren 27koa, Jasotze eta mantenurako gailuen Erregelamenduaren “MIE-AEM-2” JTO berri bat onesten duena, obretarako eta bestelako aplikazioetarako dorre-garabiei buruzkoa.

Azterketa: garabi mugikor autopropultsatuko operadorea, A edo B kategoriakoa.

837/2003 Errege Dekretua, ekainaren 27koa, Jasotze eta mantenurako gailuen Erregelamenduaren “MIE-AEM-4” JTO baten testu berri aldatua eta bategina onesten duena, garabi mugikor autopropultsatuei buruzkoa.

Azterketa: eraikinetako instalazio termikoak.

Eraikinetako Instalazio Termikoen Erregelamendua onetsi zuen uztailaren 20ko 1027/2007 Errege Dekretua, azaroaren 27ko 1826/2009 Errege Dekretuaren, martxoaren 5eko 249/2010 Errege Dekretuaren eta apirilaren 5eko 238/2013 Errege Dekretuaren bidez aldatua.

Oharra.–Gai guztiak ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean indarra duen legeriaren arabera eskatuko dira.

Iragarkiaren kodea: F1916019