6. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIAREN 58/2019 FORU DEKRETUA, abenduaren 17koa, onesten duena Socorro Sotés Ruiz andreak Nafarroako Kontseiluko kide karguari uko egitea.

Socorro Sotés Ruiz andreak, 2019ko uztailaren 25ean Nafarroako Gobernuko lehendakariari zuzendutako idazkiaren bidez, uko egin dio Nafarroako Kontseiluko kide karguari, bat etorriz Nafarroako Kontseiluari buruzko ekainaren 9ko 8/2016 Foru Legearen 9. artikuluan xedatutakoarekin.

Horrenbestez, Nafarroako Kontseiluari buruzko ekainaren 9ko 8/2016 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

DEKRETATZEN DUT:

1. Onestea Socorro Sotés Ruiz andreak Nafarroako Kontseiluko kide karguari uko egitea. Jardunean jarraituko du bere eginkizunetan, harik eta haren ordezkoa izendatzen den eta hark kargua hartzen duen arte, halaxe xedatu baita Nafarroako Kontseiluari buruzko ekainaren 9ko 8/2016 Foru Legearen 9.2 artikuluan.

2. Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren foru dekretu hau Nafarroako Parlamentura eta Nafarroako Kontseilura igortzea, eta Socorro Sotés Ruiz andreari jakinaraztea.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko abenduaren 17an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.

Iragarkiaren kodea: F1916224