57. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIURRUN-OLKOTZ

Hiri-jarduketarako plan berezia, Biurrungo BS1ean. Hasierako onespena

Udalak, 2020ko otsailaren hogeita bosteko osoko bilkuran, gehiengo osoz, erabaki zuen hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezia, Biurrungo BS1ean, Biurrun-Olkozko 2. poligonoko 605., 614., 615., 616., 617., 618., 619., 620., 621. eta 634. lurzatietan, etxebizitza babestua ezabatzeko eta esparrua berrantolatzeko xedez; hori guztia Biurrun-Olkozko Udalak sustaturik.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, hasierako onespenaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Biurrun-Olkotzen, 2020ko martxoaren 5ean.–Alkatea, María Luisa Serrano Echaves.

Iragarkiaren kodea: L2003549