57. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 18a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

TRANTSIZIO EKOLOGIKORAKO MINISTERIOA

Ur Komisaria. Erreferentzia: 2019-P-1245

José Aurelio del Castillo Huartek honako datu eta ezaugarri hauek dituen lur azpiko ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:

Aprobetxamenduan gehienez ere 0,4 l/s-ko ur emaria hartzen da iturburu batetik, El Saso erreka-zuloaren ezkerraldean, polizia-eremuan, El Saso alderdian (2. pol., 788. lurz.). Ura 0,046 hektareako baratze bat uholde bidez ureztatzeko erabiliko da, Eslabako udal-mugarteko (Nafarroa) 2. poligonoko 788. lurzatian. Urtean, gehienez ere, 120 m³ ur hartuko du aprobetxamenduak, eta batez besteko emari baliokidea 0,011 l/s-koa izanen da kontsumo handieneko hilean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza).

Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko otsailaren 13an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2002883