5. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARIA

Udalbatzako kideen ordainsariak

Udal honek, 2019ko abenduaren 13an egin bilkura berezian, honako erabaki hauek hartu ziren:

1. 150 euroko ordainsaria ezartzea osoko bilkuretara benetan joateagatik. Alkateak zein zinegotziek jasoko dute kopuru hori, eta dagozkion atxikipenak aplikatuko zaizkio, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga dela eta.

2. Zinegotziek karguan dituzten eginkizunetan jarduteagatik benetan egindako gastuak konpentsatzea, baldin behar bezala baimendurik eta justifikaturik badaude.

3. Ordainsarien sistema honek 2019ko abenduaren 7tik aurrera izanen ditu ondorioak.

4. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta toki entitatearen iragarki-taulan argitaratuko da, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Arian, 2019ko abenduaren 13an.–Alkatea, Ramón Iturralde Retegui.

Iragarkiaren kodea: L1916050