5. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANO

1/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onarpena

Aranoko Udalak 2019ko abenduaren 19an egindako Udal bilkuran, idazkari kontu-hartzailearen txostena ikusirik, 2019ko aurrekontuaren 1. aldaketari –kreditu gehigarria sortzekoa– hasierako onarpena eman dio aho batez.

Aipatutako aurrekontuaren aldaketak jendaurrean jarriko dira hamabost egun baliodunetan, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta egoki juzkatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik egin ezean, aurrekontuaren aldaketak behin betikoz onetsitzat joko dira, jendaurreko epea bukatutakoan.

Aditzera ematen da honako artikuluetan xedatutakoa betez: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Martxoaren 2/95 Foru Legearen 214.

Aranon, 2019ko abenduaren 19an.–Alkatea, Jose Antonio Ruiz Miner.

Iragarkiaren kodea: L1916417