5. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

La Nava industrialdea handitzeko UPSaren determinazio xehatuen 27., 29. eta 57. artikuluak aldatzea. Hasierako onespena

Tafallako Udalak, 2019ko azaroaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onartu zuen aldatzea La Nava industrialdea handitzeko Udalez gaindiko Plan Sektorialaren (UPS) determinazio xehatuak, AN kooperatiba-sozietateak sustatuta. Zehazki, artikulu hauek aldatu nahi dira: 27.a (“Industria-lurzati motak”), 29.a (“Lurzatien elkarketak”) eta 57.a (“Industrialdea; industria atxikirako baldintza partikularrak”).

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura azter dezaten eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 45.5. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina).

Tafallan, 2019ko abenduaren 10ean.–Alkate udalburua, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L1916072