5. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Ordenantza fiskalen aldaketak 2020rako. Hasierako onespena

Larragako Udalak, 2019ko abenduaren 19an egin bilkuran, aho batez hartu zuen honako erabaki hau:

1. Ordenantza fiskal hau hasiera batez onestea:

34. ordenantza fiskala, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga arautzen duena.

2. Hasiera batez onestea ondoko ordenantza fiskalak aldatzea, eta/edo haietan tarifei buruz aritzen diren eranskinak edo artikuluak:

7. arau fiskala, Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituena (5. artikulua: Tarifak).

8. arau fiskala, ikastaroetan matrikulatzeko prezio publikoak arautzen dituena.

31. arau fiskala, Udalaren lokalak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituena.

32. arau fiskala, eguneko zentroko zerbitzuak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituena.

Aipatu ordenantza fiskal eta arauen aldaketei buruzko espedienteak jendaurrean egonen dira 30 egun baliodunean, behar den iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, interesdunek azter ditzaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Aipatu epea alegaziorik gabe iraganik, ordenantzak behin betiko onetsitzat joko dira, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin.

Larragan, 2019ko abenduaren 20an.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

Iragarkiaren kodea: L1916394