5. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

2020rako karga-tasak

Larragako Udalak, 2019ko abenduaren 19an egin bilkuran, aho batez erabaki zuen bere horretan uztea udal zergetarako indarra duten zerga-tasak 2020rako, salbuetsirik jarraian adierazten dena, lurraren balioaren gainean sortzapena egiteko aplikatu beharreko koefizienteei buruz, Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergarako. Hona hemen tasa horiek:

1. Lurraren gaineko kontribuzioa:

–Hiri-lurreko ondasunen gainean: %0,35.

–Landa-lurreko ondasunen gainean: %0,80.

2. Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4,00.

3. Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergarako, lurraren balioaren gainean sortzapena egiteko aplikatu beharreko koefizienteak honela geldituko dira ezarriak 2020rako eta hurrengo urteetarako, osoko bilkuran kontrakoa erabaki ezean: urtero zehazten den legezko gehieneko kopurua, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea eguneratzean, haren 175.2 artikuluan aipatzen den bezala. Zerga horren tarteen karga-tasak 2018ko martxoaren 1ean onetsi ziren, eta 2018ko 56. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, martxoaren 20an.

4. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/95 Foru Legearen 154. artikuluan xedatua aplikatuz, “1,40” indizea, ekonomia jardueren gaineko zergaren tarifei dagozkien kuoten gainean.

Erabaki honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa para daiteke, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, edo, bestela, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik hasita, edo, aurretik eta hautara, errekurtso hauetako bat:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Administrazio Publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa para dezakete, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, edo, bestela, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan ezarritako kasuetan, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita, aldez aurreko errekerimendua egiten ahalko bada ere, lege horren 44. artikuluan zehazten diren moduan eta epeetan.

Larragan, 2019ko abenduaren 20an.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

Iragarkiaren kodea: L1916393