5. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Larragako Udalak, 2019ko abenduaren 19an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2020rako aurrekontu orokor eta bakarra.

Dagokion espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa dutenek azter dezaten eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten; aipatu epean inork erreklamaziorik aurkezten ez badu behin betiko onetsitzat joko da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 271. artikuluari dagokionez, ezarritakoarekin bat.

Larragan, 2019ko abenduaren 20an.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

Iragarkiaren kodea: L1916391