5. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZALTZU

2020ko zerga-tasak

Itzaltzuko Udalak, 2019ko abenduaren 12an egin bilkuran, honako zerga-tasa, tarifa, indize eta ehuneko hauek onetsi zituen, 2020ko ekitaldian zerga, tasa eta prezio publikoei aplikatzeko:

A) Zergak:

–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,27.

–Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,80.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga (EIOZ): %2,5.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: balio-gehikuntzaren sortzealdi bakoitzean aplikatu beharreko koefizienteak izanen dira Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko Foru Legearen 175. artikuluan ezarritakoak, eta karga-tasa, %10.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga (EJZ): 1,1 indizea aplikatuko zaie tarifei.

B) Tasak eta prezio publikoak:

–Ur-hornidura:

  • Kontsumoa: 0,45 euro metro kubiko bakoitzeko.
  • Kuota finkoa zerbitzua eskura izateagatik: 10,00 euro kontagailu bakoitzeko.

–Eremu publikoko eta herri-lurretako lurzorua, hegalkina eta lurpea okupatzea:

Elektrikoak eta gasbideak: Toki Ogasunei buruzko Foru Legean ezarritako tarifak; kudeaketa, berriz, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarekin hitzartutakoa.

Argitara ematen da orok jakin dezan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoa betetzeko.

Itzaltzun, 2019ko abenduaren 13an.–Alkate udalburua, Xabier San José Domínguez.

Iragarkiaren kodea: L1916013