5. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

Jarduera sailkatuaren eskaera. Funtsezko aldaketa

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean eta abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuan xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituta gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Eskatzailea: Jose Lorenzo Apecechea Arocena. Jarduera. Zerbitzuen eraikin bat handitzeko proiektua (bolumen estali berri bat erantsiz). Goizuetako Iskibi Turismo-Kanpamentua. Tokia. Goizuetako 3. poligonoko 68. partzela.

Goizuetan, 2019ko abenduaren 20an.–Alkatea, Unai Miranda Berroeta.

Iragarkiaren kodea: L1916535