5. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

9/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

9/2019 aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena 2019ko 227. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 18an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa horren espedientea behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Aldatu beharreko gastuak:

PARTIDAREN KODEA

KONTZEPTUA

ALDATU BEHARREKO ZENBATEKOA

Kreditu bereziak

3410-4820002

Nafar Basoak elkartearen dirulaguntza

7.300,00

Kreditu-gehigarriak

3231-22750

Haur eskolaren kudeaketa. (Ekarpena; 2018/2019 ikasturteko kudeaketaren defizita)

9.634,64

3231-22750

Haur eskolaren kudeaketa. (Jantokiko laguntzailearen kontrataziorako gastuaren itzulketa)

4.411,24

3231-22750

Haur eskolaren kudeaketa (Iraila/abendua aldea; Esteribarko haur eskolaren kudeaketa)

1.434,80

2399-21900

Memoriako eta erreparazioko instalazioak; fusilamenduak (plakak)

471,90

9200-63200

Inbertsioak; Herriko Etxea

2.000,00

Kreditu aldaketak, guztira

25.252,58

Finantzaketa:

KODEA PARTIDA

KONTZEPTUA

ALDATU BEHARREKO ZENBATEKOA

8700001

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako

23.252,58

8700002

Baliabide atxikien bidezko diruzaintzako gerakina

2.000,00

Finantzaketa, guztira

25.252,58

Esteribarren, 2019ko abenduaren 16an.–Alkatea, M.ª Matilde Añón Beamonte.

Iragarkiaren kodea: L1916081