5. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR ZENDEA

Aldaketa Udalbatzako kideen ordainsarietan

Udalbatza honetako kideei esleitu zaizkien asistentziak eta idazkaritzaren txostena ikusirik eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 13. artikuluan xedatuari jarraikiz, aho batez,

ERABAKITZEN DA:

1. Baliorik gabe uztea 2019ko ekainaren 27an gai honi buruz hartutako erabakia, ez baita zuzenbidearen araberakoa.

2. Zinegotziak Udalbatzaren organo kolegiatuen bilkuretara egiazki joateagatik, bilkura-sari hau finkatzea: 85 euro gordin saioko.

3. Erabaki hau jendaurrean paratzea, Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan xedatutakoarekin bat.

Gazolatzen, 2019ko abenduaren 11n.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.

Iragarkiaren kodea: L1916079