5. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

Lurzatien 2018ko errenta borondatez ordaintzeko epea

Toki Ogasunei buruzko Foru Legean eta Diru-bilketari buruzko Erregelamenduan xedatuarekin bat, aditzera ematen da 2018ko ekitaldiko lurzatien errentari dagozkion ordainagiriak kobratuko direla.

Zergadunek beren banketxeetan helbideratutako ordainagiriak kasuan-kasuan helbideratutako kontuan kargatuko dira, eta helbideratu gabeko ordainagiriak, berriz, interesdunek ordaindu beharko dituzte nahitaez herriko banku bulegoetan.

Borondatez ordaintzeko epea 2020ko urtarrilaren 31n bukatuko da.

Helbideratu gabeko ordainagiriak interesdunen helbideetara igorriko dira. Hala ere, zergadunak agiri hori ez badu jasotzen, Udalaren bulegoetan eskatu beharko du.

Borondatez ordaintzeko epea bukatuta, ordaindu gabeko ordainagiriak premiamendu bidez kobratuko dira, kasuan kasuko errekarguarekin.

Lurzatien errenta likidatzeko ebazpenaren aurka, administrazio bideari bukaera ematen baitio, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, borondatez ordaintzeko azken egunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, borondatez ordaintzeko azken egunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, borondatez ordaintzeko azken egunetik aitzina.

Castejonen, 2019ko abenduaren 9an.–Alkate udalburua, David Álvarez Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L1916142