44. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Mendiko pisten kuotak borondatez ordaintzeko epea,
2019ko gehigarria

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2020ko martxoaren 21ean bukatuko dela mendiko pistak erabiltzeko kuotak borondatez ordaintzeko epea, 2019ko epe gehigarriari dagokionez.

Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.

Helbideratutako ordainagiriak 2020ko otsailaren 20an kargatuko dira kontuetan.

Borondatez ordaintzeko epe hori iraganda, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira, eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

Altsasun, 2020ko otsailaren 11an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2002593