44. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

33/2020 EBAZPENA, otsailaren 10ekoa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana. Honen bidez onesten da eskolaldi jarraitua edo eskolaldi malgua ezartzea 2020-2021 eta 2021-2022 ikasturteetan, Nafarroako Foru Komunitateko Haur eta Lehen Hezkuntzako edo Hezkuntza Bereziko ikastetxe batzuetan.

Hezkuntzako zuzendari nagusiak azaroaren 5ean eman 114/2019 Ebazpenak eskolaldi jarraituaren eta eskolaldi malguaren ezarpena arautzen du, 2020-2021 eta 2021-2022 ikasturteetarako, Nafarroako Foru Komunitateko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan eta Hezkuntza Berezikoetan, hala publikoetan nola pribatu itunduetan.

Aipatu 114/2019 Ebazpenean ezarri ziren ikastetxe eskatzaileek bete beharreko baldintzak eskolaldi jarraituaren edo eskolaldi malguaren ezarpena onesteko.

Ikastetxe eskatzaileek aurkeztutako proiektuak azterturik eta aipatutako baldintzak betetzen dituztela egiaztaturik.

Ikusirik Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuko zuzendariaren txostena, eskolaldi jarraitua edo eskolaldi malgua 2020-2021 eta 2021-2022 ikasturteetan modu esperimentalean ezartzearen aldekoa Nafarroako Foru Komunitateko Haur eta Lehen Hezkuntzako edo Hezkuntza Bereziko ikastetxe batzuetan.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Eskolaldi jarraitua 2020-2021 eta 2021-2022 ikasturteetan modu esperimentalean ezar dadila onestea Haur eta Lehen Hezkuntzako edo Hezkuntza Bereziko ikastetxe batzuetan (I. eranskinean zerrendatuta dauden horietan), Hezkuntzako zuzendari nagusiak azaroaren 5ean emandako 114/2019 Ebazpenean ezarritako baldintzak betetzen direlako.

2. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

3. Ebazpen hau eta I. eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau igortzea Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Zerbitzura eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora.

Iruñean, 2020ko otsailaren 10ean.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

I. ERANSKINA

2020-2021 eta 2021-2022 ikasturteetan eskolaldi jarraitua edo eskolaldi malgua ezartzeko aukeratu diren ikastetxeak.

IKASTETXEA

MOTA

HERRIA

ESKOLALDI MOTA

1

Virgen del Rosario HLHIP

Publikoa

Fontellas

Jarraitua

2

La Milagrosa Ikastetxea

Itundua

Lodosa

Jarraitua

Iragarkiaren kodea: F2002162