44. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

29/2020 EBAZPENA, otsailaren 7koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, Iruñeko “Sagrado Corazón” Haur eta Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen duena, titulartasuna aldatzeagatik.

M.ª Dolores Montávez Garcés andreak, Iruñeko “Sagrado Corazón” ikastetxearen izenean, Iruñeko “Sagrado Corazón” Haur eta Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko eskaera aurkeztu zuen, titulartasuna aldatu delako, Espainiako probintziako “Congregación del Sagrado Corazón de Jesús” izenekoak hori laga baitio “Fundación Educativa Sofía Barat” delakoari. Beraz, eskaera hori dela-eta instruitutako espedientea ikusirik.

Ikusirik, halaber, uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuaren 16. artikuluko g) letrak ezarritakoa, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitatean araubide orokorreko irakaskuntza ez-unibertsitarioa ematen duten ikastetxe pribatuak baimentzeko prozedura ezarri baitzen.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak proposaturik,

EBAZTEN DUT:

1. Iruñeko “Sagrado Corazón” Haur eta Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzea (ikastetxearen kodea: 31004846 / IFK: R3100150F), titulartasuna aldatzeagatik. Aldaketak 2020ko otsailaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak, eta titular berria “Fundación Educativa Sofía Barat” (IFK: R2802574J) izanen da.

2. Adieraztea titular berriak subrogatuak izanen dituela indarra duen legerian ezarritako eskubide, betebehar eta karga guztiak, ikastetxean eragina dutenak; bereziki, Nafarroako Gobernuarekiko hezkuntza itunen araubideari dagokion guztia.

3. Ebazpen hau ikastetxearen titularrari jakinaraztea, eta aditzera ematea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

4. Ebazpen hau igortzea Aurrekontuen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalera, Azterlan Ekonomikoen eta Nominen Zerbitzuko Nominen eta Gizarte Aseguruen Atalera, Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Zerbitzuko Ikastetxeen Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalera eta Zerbitzu Osagarrien Atalera, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2020ko otsailaren 7an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

Iragarkiaren kodea: F2002164