44. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Laburpena, Sakanan euskara sustatzeko jardueretarako dirulaguntzen deialdiarena

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index), DDBN (identifikazioa): 497907.

–Onuradunak eta xedea: Oinarri hauen xedea da Sakanan euskara sustatzeko jardueretarako dirulaguntzak emateko modua arautzea.

Diruz lagunduko diren proiektuen xedea izanen da euskararen ezagutza eta erabilera handitzea, eta herritarren euskararekiko jarrera hobetzea. Zehazki, hauek dira diruz lagunduko diren proiektuak:

a) Hizkuntzaren ezagutzatik erabilerara pausoa ematea xede duten proiektuak.

b) Euskara ezagutzen ez duten herritarrak euskarara hurbiltzeko proiektuak.

c) Euskararen ondarea bildu, gorde edo zabaltzea xede duten proiektuak.

d) Euskararen alderdi desberdinak ikertzea xede duten jardunaldiak.

e) Euskalgintzan ibilbide goresgarria izan duten pertsona edo elkarteak omentzeko proiektuak.

f) Familia bidezko euskararen transmisioa indartzea xede duten proiektuak.

g) Euskarazko testuak irakurtzeko zaletasuna sustatzeko proiektuak.

h) Euskarazko kultur sormena bultzatzeko proiektuak (hitzaldiak, erakusketak, kontzertuak, antzerki emanaldiak eta tailerrak).

i) Etorkinen artean euskararen erabilera sustatzeko proiektuak.

j) Euskarazko jostailu, joko eta denbora-pasak.

–Oinarri arauemaileak: Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (identifikazio kodea: 497907) eta Sakanako Mankomunitatearen webgunean http://www.sakana-mank.eus/es.

–Laguntzetarako diru kopurua, guztira: 5.000 euro.

–Aurkezteko epea: Deialdia argitaratzen denetik 2020ko martxoaren 31a arte.

Lakuntzan, 2020ko otsailaren 27an.–Lehendakaria, David Oroz Alonso.

Iragarkiaren kodea: L2003098