44. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

20E/2020 FORU AGINDUA, otsailaren 7koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren abenduaren 26ko 282E/2019 Foru Aginduan atzemandako akatsa. Foru agindu horren bidez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitatean maiztasun-modulazioko uhin metrikoen soinuzko irrati-hedapenerako soinuzko ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuaren hiru lizentzia (bi Auritzen eta bat Iruñean) emateko lehiaketa.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren abenduaren 26ko 282E/2019 Foru Aginduaren bidez onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitatean maiztasun-modulazioko uhin metrikoen soinuzko irrati-hedapenerako soinuzko ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuaren hiru lizentzia (bi Auritzen eta bat Iruñean) emateko lehiaketa eta horren oinarri arautzaileak. Deialdia 2020ko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 10ekoan.

Oharturik akats bat dagoela lehiaketa arautzen duen 9. oinarriko “Modua” izeneko epigrafean, 1. azpiatalean, bidezkoa da hura zuzentzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109. artikuluan xedatutakoarekin bat; izan ere, azpiatal horretan 13. oinarrira igortzen da 1. gutun-azalean (dokumentazio administratiboa) aurkeztu behar den dokumentazioaren edukia zehazteko, baina oker dago, zeren azpiatal horrek igorri behar baitu 10. oinarrira (bideragarritasun ekonomikoari buruzko dokumentazioa) eta 13. oinarrira (aurkeztu beharreko dokumentazio administratiboa).

Azaldutakoagatik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 125. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren abenduaren 26ko 282E/2019 Foru Aginduan atzemandako akatsa zuzentzea, modu honetan:

9. oinarrian, “Modua” izeneko epigrafearen 1. azpiatalean, honela dioen tokian:

“1. Lehenengoak “DOKUMENTAZIO ADMINISTRATIBOA” izena hartuko du, eta 13. oinarrian zerrendatutako agiri guztiak bilduko ditu”.

Honako hau behar du:

“1. Lehenengoak “DOKUMENTAZIO ADMINISTRATIBOA” izena hartuko du, eta 10. eta 13. oinarrietan zerrendatutako agiri guztiak bilduko ditu”.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Gobernuaren Interneteko atarian (www.nafarroa.eus) argitaratzea.

3. Foru agindu hau igortzea Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusira, Eraldaketa Digitaleko Zuzendaritza Nagusira eta Afera Ekonomikoetarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioko Telekomunikazioen eta Informazioaren Teknologien Zuzendaritzara, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Foru agindu honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2020ko otsailaren 7an.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2002498