44. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Laburpena, ikastaro teknikoak edo hizkuntza gutxituei
buruzkoak egiteko dirulaguntzen deialdiarena

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b eta 20.8 artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (Identifikazioa): 497927.

–Onuradunak eta xedea: Diruz lagunduko da 2020an egindako ikastaroen matrikula, kasu hauetan:

a) Euskaraz egindakoak, gaia edozein dela.

b) Euskararen edo hizkuntza gutxituen normalizazioarekin edo soziolinguistikarekin lotuak.

Ez dira diruz lagunduko ostatua eta kilometrajea. Ez dira diruz lagunduko Sakanako Mankomunitateko langileek egindako ikastaroak.

–Oinarri arauemaileak: Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (identifikazio kodea: 497927) eta Sakanako Mankomunitatearen webgunean (http://sakana-mank.eus).

–Laguntzetarako diru kopurua, guztira: 500 euro.

–Eskaerak aurkezteko epea: Aurkezteko epea 2020ko abenduaren 18an amaituko da.

Lakuntzan, 2020ko otsailaren 27an.–Lehendakaria, David Oroz Alonso.

Iragarkiaren kodea: L2003097