44. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Laburpena, Sakanako euskarazko hedabideei
dirulaguntzak emateko deialdiarena

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b eta 20.8 artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (Identifikazioa): 497866.

–Onuradunak eta xedea:

Euskarazko hedabide baten titularra edo kudeatzailea den edozein pertsona fisiko edo juridiko izan daiteke deialdi honetan arautzen diren dirulaguntzen onuradun. Dirulaguntza jaso dezaketen jarduerak eta kontzeptuak honako hauek dira:

a) Sakanan zabaltzen diren egunkari eta aldizkariak.

b) Sakanan euskaraz emititu ohi duten irratiak.

c) Sakanari buruzko berriak Internet bidez ematen dituzten hedabideak.

Ez dute dirulaguntzarik jasoko:

a) Euskara erabiltzen duten gaztelaniazko hedabideak.

b) Alderdi politikoen eta sindikatuen argitalpenak.

c) Haien kideen artean banatzeko elkarte edo fundazioek egiten dituzten argitalpenak.

d) Eskola aldizkariak.

e) Udal eta mankomunitateen informazio argitalpenak.

2020ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean egindako jarduerak lagunduko dira diruz.

–Oinarri arauemaileak:

Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (identifikazio kodea: 497866) eta Sakanako Mankomunitatearen webgunean (http://sakana-mank.eus).

–Laguntzetarako zenbatekoa, guztira:

80.000 euro.

–Eskaerak aurkezteko epea:

Deialdia argitaratzen den egunetik 2020ko martxoaren 29ra arte.

Lakuntzan, 2020ko otsailaren 27an.–Lehendakaria, David Oroz Alonso.

Iragarkiaren kodea: L2003095