44. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Laburpena, euskarazko ikasleentzako dirulaguntzen deialdiarena

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b eta 20.8 artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (Identif.): 497855.

–Onuradunak eta xedea: 2019ko uztailaren 1etik 2020ko ekainaren 30era bitarte egiten diren ikastaroen matrikularako emanen dira laguntzak. Kilometrajea ez da diruz lagunduko. Diruz lagunduko dira ikastaro estentsiboak, trinkoak, barnetegietakoak eta baliabide informatikoen bidez eginikoak. Ez dira diruz lagunduko ikastaro teknikoak, ezta C1etik goragokoak ere. Ez dira diruz lagunduko Sakanako Mankomunitateko langileek egindako ikastaroak.

–Oinarri arauemaileak: Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (identifikazio kodea: 497855) eta Sakanako Mankomunitatearen webgunean (http://sakana-mank.eus).

–Laguntzetarako dirua, guztira: 25.000 euro.

–Eskaerak aurkezteko epea: 2020ko ekainaren 1etik uztailaren 31ra arte.

Lakuntzan, 2020ko otsailaren 27an.–Lehendakaria, David Oroz Alonso.

Iragarkiaren kodea: L2003081