44. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIKO KULTUR PATRONATUA

Laburpena, Zizur Nagusiko establezimenduetako errotuluetan euskara erabiltzeko dirulaguntzen deialdiarena

Udaleko Kultur Patronatuaren Batzordeak 2020ko otsailaren 11n hartutako erabakiaren bidez onetsi zen.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena. Testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (Identif.): 497255.

Lehena.–Onuradunak.

Dirulaguntza eskatu ahalko dute Zizur Nagusiko merkatariek, jarritako errotulazioan euskara erabiltzen badute (errotulazioa fatxada, erakusleiho, eguzki-ohial eta ibilgailu komertzialetan).

Bigarrena.–Xedea.

Deialdi honen xedea da errotulazio berrien gastuetan laguntzea Zizur Nagusiko merkatariak, establezimenduak errotulu berrian euskara erabiltzen badu.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Zizur Nagusiko Udaleko Kultura eta Euskara Zerbitzuan, www.zizurmayor.es web-orrian eta www.zizurmayorcultura.es blogean eskuratu ahalko dira.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Patronatuaren 2020ko aurrekontuen arabera, dirulaguntzen deialdi honetan gehienez ere 1.500 euro esleituko dira.

Bosgarrena.–Aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea 2020ko abenduaren 31n bukatuko da.

Zizur Nagusian, 2020ko otsailaren 11n.–Burua, Karlos Terés Suescun.

Iragarkiaren kodea: L2002965