44. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

6/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Oteitzako Udalak, 2019ko abenduaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen diru-sarreren bidez sortutako kreditu espedientea 2019ko gastuen aurrekontuan, honako partida hauekin:

–Gastuen 3410,78200 partida, “Dirulaguntza C.D. Idoyari, soropil artifizialaren mailegua kitatzeko”. Zenbatekoa: 170.000 euro.

–Diru-sarreren 78200 partida, “Kirolaren Kontseilu Nagusiaren dirulaguntza”. Zenbatekoa: 170.000 euro.

Hasierako onespenaren iragarkia 2020ko 16. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 24an. Jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, espedientea behin betiko onetsita gelditu da, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluaren arabera (“Aurrekontu-aldaketak onestea eta indarrean jartzea”); foru dekretu horrek garatzen du aurrekontu eta gastu publikoaren arloan Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, foru dekretu beraren 18. artikulura igortzen duena.

Oteitzan, 2020ko otsailaren 17an.–Alkatea, Rubén Darío Martínez Landa.

Iragarkiaren kodea: L2002462