44. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

Borondatez ordaintzeko epea, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergarako, 2020an

2020ko martxoaren 9an hasiko da eta apirilaren 9an bukatuko trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga borondatez ordaintzeko epea, 2020. urtean.

Zergaren ordainketa helbideratuta ez dutenek ordainagiri bat jasoko dute etxean, eta udalerriko edozein banku bulegotan ordainduko dute. Ondoren, ordainagiriarekin Murchanteko Udalaren bulegora joan beharko dute jatorrizko ordainagiria jasotzera, 10:30etik 14:30erako tartean, ezarritako epea bukatu bitarte.

Epe hori iragandakoan, aplikatuko dira Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 117. artikuluko errekarguak, eta izapideak hasiko dira premiamendu bidez kobratzeko.

Murchanten, 2020ko otsailaren 10ean.–Alkate udalburua, Luis Sancho Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2002596