44. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Makalen oihan enkantea

Mendabiako Udalak, behar bezala baimendurik, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du, oihan aprobetxamendu hau adjudikatzeko:

–Lote bakarra, Mendabiako Udaleko herri-lurretako “El Navazo”, “La Vega de abajo” eta “El Vergal” alderdietan. PFEC oihan ziurtagiria du. Loteak 1.995 zuhaitz ditu (makalak) eta, guztira, 2.739,7 metro kubiko zur.

Hasierako prezioa: Hasierako prezioa 188.688,90 eurokoa da, BEZa kanpo. Ez da onartuko prezio horretatik beherako eskaintzarik.

Behin-behineko fidantza: loteak duen kostuaren balioaren %2 (3.773 euro).

Baldintza-agiria: Interesdunen eskura dago udal bulegoetan eta Nafarroako Kontratazioaren Atarian eta Udalaren Gardentasun atarian (www.mendavia.es) argitaratua.

Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 229.6 artikuluari jarraituz, enkantearen behin-behineko adjudikazioaren emaitzak seiren bat hobetzeko epea iragan beharko du.

Proposamenak aurkezteko azken eguna: 2020ko martxoaren 19ko 12:00ak.

Enkantearen tokia eta eguna: Udaletxeko osoko bilkuren aretoan, 2020ko martxoaren 20an, 12:00etan.

Mendabian, 2020ko otsailaren 27an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2003052