42. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

Akats zuzenketa, Desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantza argitaratzean

Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 10ean, argitaratu zen Murchanteko Udalaren Desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen udal ordenantza. Ordenantzaren argitalpenean akats bat dago, 4. artikuluan, eta “%33ko minusbaliotasuna” dioen lekuan “%33ko desgaitasun maila” jarri behar du.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Murchanten, 2020ko otsailaren 11n.–Alkate udalburua, Luis Sancho Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2002161