42. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren koefizienteak 2020rako

Aintzat harturik abenduaren 31ko 29/2019 Foru Legeak aldatu duela Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikulua, Caparrosoko Udalak, 2020ko urtarrilaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen aldatzea aipatu zergaren 2020rako onetsitako koefizienteak, 2020ko 236. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 29koan, argitaratu zirenak.

Onetsitako karga-tasek bere horretan jarraituko dute, eta orain onetsi eta 2020an indarrean egonen diren koefiziente berriak honako hauek izanen dira:

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergarako, lurraren balioaren gainean sortzapena egiteko aplikatu beharreko koefizienteak honela geldituko dira ezarriak 2020rako eta hurrengo urteetarako, osoko bilkuran kontrakoa erabaki ezean: urtero zehazten den legezko gehieneko kopurua, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea eguneratzean, haren 175.2 artikuluan aipatzen den bezala.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, koefizienteok jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea udal bulegoetan aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, koefizienteak behin betiko onetsirik geldituko dira, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Caparroson, 2020ko otsailaren 5ean.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2001735