41. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO ZERBITZU ADMINISTRATIBOEN MANKOMUNITATEA

2020ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2017ko abenduaren 23ko osoko bilkuran onetsi zen hasiera batez 2020rako ekitaldiko aurrekontuaren espedientea, eta argitaratu zen 2020ko 15. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 23an. Jendaurrean egoteko epea iragan da inork kontrako alegaziorik aurkeztu gabe; hortaz, behin betiko onetsi da, bat etorriz 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluarekin eta 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin, eta kapituluz kapitulu laburbildurik ematen da argitara, 6/1990 Foru Legearen 277. artikuluari jarraikiz:

DIRU-SARRERAK:

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 334.775,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 10,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 334.785,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 273.125,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 58.460,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 3.200,00 euro.

Gastuak, guztira: 334.785,00 euro.

Obanosen, 2020ko otsailaren 14an.–Mankomunitateko burua, María Aránzazu Hernández Lacalle.

Iragarkiaren kodea: L2002401