41. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

2020ko aurrekontua eta plantilla organikoa. Hasierako onespena

Deierriko Udalak, 2020ko otsailaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Udalaren 2020ko aurrekontua, hura betearazteko oinarriak eta plantilla organikoa.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuarekin.

Aritzalan (Deierri), 2020ko otsailaren 21ean.–Alkatea, Edorta Lezaun Etxalar.

Iragarkiaren kodea: L2002893