41. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TIRAPU

4/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2019ko 15. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 23an, 4/2019 aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia, Udalak hartu zuena 2019ko abenduaren 23ko osoko bilkuran. Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, aurrekontu-aldaketa horren espedientea behin betiko onesten da eta argitara ematen, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

Kreditu-gehigarria.

GASTUAK:

1.1531.61900. Mendiko bidearen zoladura berritzea: 13.250,00 euro.

1.3380.2262001. Herriko festak: 1.300.00 euro.

DIRU-SARRERAK:

1.87000. Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 14.550,00 euro.

Tirapun, 2020ko otsailaren 14an.–Alkatea, Iñaki Lafuente Gorriz.

Iragarkiaren kodea: L2002453