41. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

2020ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Leozko Udalak, 2019ko abenduaren 26an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Leozko Udalaren 2020ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura urte berean betearazteko oinarriak.

Iragarkia 2020ko 18. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 28an, eta harekin ireki zen jendaurrean egoteko eta alegazio eta erreklamazioak egiteko epea. Era berean, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Udalaren iragarki-taulan ediktua jarrita.

Hamabost egun balioduneko epea iraganik, hala ezarrita baitago Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan, eta inork ez duenez alegaziorik edo erreklamaziorik aurkeztu, behin betiko onetsitzat jo dira Leozko Udalaren 2020. urteko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak, aipatu manuan xedatuari jarraikiz. Beraz, bidezko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean hura argitaratzea, kapituluz kapitulu laburturik.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 165.600,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 146.060,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 4.682,62 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 54.950,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 733,927,72 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 27.440,75 euro.

Gastuak, guztira: 1.132.661,09 euro.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 345.634,16 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 3.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 2.975,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 103.155,76 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 124.110,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 553.786,17 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 1.132.661,09 euro.

Hori guztia aditzera ematen da, eta ohartarazten da honako hauek para daitezkeela behin betiko onetsitako aurrekontuaren kontra:

a) Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, Leozko Udaleko Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean arlo bereko epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan xedatzen denari jarraikiz.

c) Eta, hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iratxetan (Leotz), 2020ko otsailaren 19an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L2002602