41. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

Osoko Bilkuraren eskumenak
Alkatetzaren esku uztea

2019ko urtarrilaren 28an egin bilkuran, ondotik ematen den erabaki hau hartu zen:

Espresuki eta zehazki Alkatetzaren esku uztea Nafarroako Gobernuari eginen zaion eskabiderako idatziko den memoria teknikoa onesteko eskumena, 2019ko uztailaren 8an izan ziren uholdeek hondatutako azpiegitura publikoak leheneratu eta zaharberritzeko laguntzak eskatzeko.

2019ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 27an, argitara eman zen Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren abenduaren 10eko 162/2019 Foru Agindua, eta bertan onetsi ziren honako aparteko laguntza hauen oinarri arautzaileak: toki entitateen titulartasunekoak diren eta 2019ko uztailaren 8an Nafarroako Erdialdean izandako ohiz kanpoko euri-jasen eta uholdeen ondorioz kaltetu ziren nekazaritzako azpiegiturak konpontzeko gastuak diruz laguntzekoak.

Ikusi baitzen foru aginduan aurreikusitako gehieneko prezioen moduluak merkatuaren balio errealaren azpitik daudela, eta deialdiarekin batera toki entitateek aintzat hartu beharreko prozedurazko beste alderdi batzuk ere direla-eta (aurrekontuaren eta kontratazio publikoaren arlokoak), Udal honek bilera bat eskatu eta izan zuen Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiko zenbait ordezkari eta teknikarirekin.

Halarik ere, 2020ko urtarrilaren 22an, Udal honek idazki bat aurkeztu zuen, zenbait ohar jasotzen zituena, teknikoak, juridikoak eta prozedurazkoak, kontuan har zitezen foru agindua aldatzean. Hasiera batean aditzera eman zitzaigunez, aldaketa horretan epea luzatuko zen eta joan den astean barna eginen eta argitaratuko zen.

Gaurko egunean, eta foru arauaren aldaketak zer eduki izanen duen zain gaudela, memoria teknikoa lantzen ari da, jaso ditzan argitaratzekoa den aldaketan edo foru arau berrian ustez izanen diren berritasunak.

Horiek horrela, eta kontuan izanik 2020ko udal aurrekontuan kalkulatzen dela obra 460.000,00 eurokoa izanen dela, idazketa, zuzendaritza eta egikaritzea barne harturik, argi dago osoko bilkurari dagokiola kontratazio publikoko espedientea hastea eta ebaztea, obrak adjudikatzeko, kontratu motak eta zenbatekoak ikusirik. Izan ere, horretarako aintzat hartu behar dira Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 8. eta 226. artikuluak, Sektore Publikoko Kontratuen 9/2017 Legearen bigarren xedapen gehigarriarekin loturik (lege horren bidez egiten da Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB zuzentarauen transposizioa Espainiako ordenamendu juridikora)

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 22.2.ñ) artikuluan xedaturik dagoenez, osoko bilkurari dagozkion eskumenen artean badago “obra-proiektuak eta zerbitzu-proiektuak onestea, horiek kontratatu edo horien emakida egiteko eskumenak baditu”.

Obrak kontratatzeko espedientea hurrengo osoko bilkurarako hastea bermatze aldera (bilkura hori arrunta edo berezia izanen da, foru aginduaren aldaketa noiz argitaratzen den), beharrezkoa izanen da memoria teknikoa edo proiektua onestea osoko bilkura hori egin aurretik, laguntzen deialdian aurkezteko eta lizitazioa abiarazteko oinarrizko agiritzat baliatzeko.

Horregatik, proposatzen da osoko bilkurak espresuki eta zehazki utz dezala Alkatetzaren esku beharrezko obrak egikaritzeko idatziko den memoria teknikoa onestea, Leozko udalerriko azpiegitura publikoak konpontzeko helburuz; hori guztia, bat etorriz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 22.2.ñ) artikuluarekin, artikulu beraren 4. apartatuarekin loturik.

Kontuan harturik azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 82.3. artikulua (haren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua), osoko bilkurari proposatzen zaio erabaki hau har dezala: Espresuki eta zehazki Alkatetzaren esku uztea Nafarroako Gobernuari eginen zaion eskabiderako idatziko den memoria teknikoa onesteko eskumena, 2019ko uztailaren 8an izan ziren uholdeek hondatutako azpiegitura publikoak leheneratu eta zaharberritzeko laguntzak eskatzeko.

Horretarako, proposamena bozkatu, eta honako hau erabaki da aho batez:

Lehena.–Osoko bilkura honen gai-zerrendan honako gai hau sartzeko presakotasuna onestea: Espresuki eta zehazki Alkatetzaren esku uztea Nafarroako Gobernuari eginen zaion eskabiderako idatziko den memoria teknikoa onesteko eskumena, 2019ko uztailaren 8an izan ziren uholdeek hondatutako azpiegitura publikoak leheneratu eta zaharberritzeko laguntzak eskatzeko.

Bigarrena.–Berrestea aipatu gaia osoko bilkura honen gai-zerrendan sartzea.

Aurreko bozketa aho batez egin, eta presakotasunez proposaturiko gaiaren edukia bozkatu da; hala, honako hau erabaki da aho batez:

Lehena.–Onestea osoko bilkurak espresuki eta zehazki utz dezan Alkatetzaren esku beharrezko obrak egikaritzeko idatziko den memoria teknikoa onestea, Leozko udalerriko azpiegitura publikoak konpontzeko helburuz, bat etorriz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 22.2.ñ) artikuluarekin, artikulu beraren 4. apartatuarekin loturik. Onetsi izanaren berri nahiz lizitatu aurreko zuinketa-akta sinatu izanaren berri eman beharko dio osoko bilkurari.

Bigarrena.–Aipatu eskuordetzearen iragarkia igortzea Nafarroako Aldizkari Ofizialera, argitara dadin, eta Udalaren iragarki-taulan ere jendaurrean jartzea.

Hirugarrena.–Erabaki hau espedienteari atxikitzea.

Iratxetan (Leotz), 2020ko otsailaren 3an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L2001645