41. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Ordenantza, apustu-etxe eta joko-aretoak arautzeari eta ludopatiaren prebentziorako neurriei buruzkoa. Hasierako onespena

Berriozarko Udalak, 2020ko urtarrilaren 29an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

a) Hasiera batez onestea Apustu-etxe eta joko-aretoak arautzeari eta ludopatiaren prebentziorako neurriei buruzko ordenantza.

b) Hasiera batean onetsitako ordenantza jendaurrean edukitzea hogeita hamar egun baliodunean, iragarkia jarrita Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bizilagunek eta interesa dutenek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

c) Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluak xedatua betetzeko.

Berriozarren, 2020ko otsailaren 20an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2002793