4. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

2020. urteko lan egutegia

Berako Udaleko Alkate Udalburuak Ebazpena eman zuen, 2019ko abenduaren 12an, zati xedatzaile honekin:

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Berako Udalaren eta bere erakunde autonomoen zerbitzura dauden langileen lan egutegia 2020. urterako. Ondorioz, hauek izango dira jaiegunak, Udalaren bulegoak itxita egonen direlarik:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Otsailaren 24a: Inauteriak.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 9a: ostegun santua.

–Apirilaren 10a: ostiral santua.

–Apirilaren 13a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: langileen eguna.

–Abuztuaren 3a: Tokiko besta.

–Abuztuaren 4a, 5a eta 6a: Herriko jaiak.

–Abuztuaren 15a: Ama Birjinaren eguna.

–Urriaren 12a: Espainiaren eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 7a: Konstituzioaren egunaren biharamuna.

–Abenduaren 8a: Andre María Sortzez Garbia.

–Abenduaren 24a: Eguberri bezpera.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

2. Onestea Berako Udalaren eta bere erakunde autonomoen zerbitzura dauden langileen lanaldiaren banaketa, egiazko 1.592 lanorduetan finkatzen dena urteko, honela banatuak:

2.1. Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 21 minutukoa izango da. Ordutegiaren zati finkoa 8:30etatik 14:00ak arte izanen da. Gainerako ordutegia langileek aukeratuko dute, malgutasunez, 6:30etatik 8:30ak bitarte eta 14:00etatik 17:00ak arte.

2.2. Aipatutako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, zerbitzuaren beharrak direla-eta lanaldi berezia dutenei, ezta ordu konpentsazioren bat dutenei ere (txandakako lana, gauekoa, etab.), horiek lan egutegi berezia izango baitute.

3. Aditzera ematea baliogabeak izango direla 2020. urtean, epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta lehen aipatutako udal bulegoetako jaiegunak.

4. Udal bulegoetan jendeari arreta egiteko ordutegia onestea: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era arte.

5. Ebazpen hau jakinaratzea langilegoaren delagatuei eta argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, baita udal iragarki-taulan ere.

Beran, 2019ko abenduaren 17an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L1916293